AISA etorkinentzako harrera-ikastaro linguistikoak dira, hau da, euskara ikasteko oinarri-oinarrizko ikastaroak. Hauek Autonomia Erkidegoan bizi diren euskararekin harremanik izan ez duten 16 urtetik gorako etorkinei zuzenduta daude.>
Ikastaroen prezioa 10 eurokoa da. Ikastaroa bukatu dutenei dirua itzultzen zaie, baita ere ziurtagiri bat. Ikasketan laguntzeko hiztegi bat ematen zaie, oinarrizko hitzak biltzen dituena honako hizkuntzetan: euskara, gaztelera, frantsesa, ingelesa, arabiera, txinera eta berberera.>
Ikastaroek 60 orduko iraupena dute. Astean 6 ordu, hiru egunetan banatuta. Bertan gizartea ezagutzeko aukera ematen duten hainbat gai motibagarri lantzen dira, hala nola, aurkezpenak, zenbakiak, familia, eskola, garraioa, osasuna, kirola, merkataritza... Ariketetan aipaturiko gaiak, hiztegia eta oinarrizko ulermena (kaleko errotuluak, kartelak...) lantzen dira, batez ere. Ikasketan laguntzeko hiztegi bat ematen zaie, oinarrizko hitzak biltzen dituena honako hizkuntzetan: euskara, gaztelera, frantsesa, ingelesa, arabiera, txinera eta berberera.>
Urria-abendua bitarteko ikastarorako matrikula irailean egiten da Durangoko Udalaren Euskara Sailean edo Berbaro Elkartean.>
Hala ere, matrikula epea urte osoan zehar zabalik egoten da, 10 pertsona apuntaturik daudenean, taldea osatuko da.>