Euskal Autonomia Erkidegoan gidabaimen ofizial barik gidatzea delitua da.>
Egoitza-Baimenen bat lortutakoan beste sei hilabetez erabil daiteke jatorrizko herrialdeko gidabaimena.>
Epe hori amaitzean, Espainiako gidabaimena lortu behar da, aurrez baldintzak egiaztatuz eta dagozkion probak gaindituz: azterketa teorikoa eta praktikoa.>
Europar Batasuneko edo Europar Espazio Ekonomikoko (Norvegia, Islandia y Lienchenstein) kide diren herrialdeetako gida-baimenen titularrek ez dute zertan egin azterketarik.>
Europar Erkidegoko kide ez diren herrialdeetako gida-baimenak ere trukatu daitezke. Horretarako titularrak bizileku-baimena, bizileku eta lan-baimena edo ikasketak egiteko egonaldi-baimena eduki beharko du, indarrean jakina. Ondoren aipatzen diren herrialdeak dira gida-baimenen truke horretan sartzen direnak:>
- Andorra
- Algeria
- Argentina
- Bolivia
- Brasil
- Txile
- Kolonbia
- Hego Korea
- Costa Rica
- Ekuador
- El Salvador
- Filipinak
- Guatemala
- Japonia
- Mazedonia
- Maroko
- Monako
- Nikaragua
- Zeelanda Berria
- Panama
- Paraguay
- Peru
- Erresuma Batua eta Ipar Irlanda
- Dominikar Errepublika
- Serbia
- Suitza
- Tunisia
- Turkia
- Ukrania
- Uruguai
>
- Probintzietako Trafikoko Buruzagietan eskura daitekeen inprimaki ofiziala.
- Nortasun Agiri Nazionalaren, pasaportearen edo indarrean dagoen bizileku-txartelaren fotokopia. Jatorrizkoak aurkeztu behar dira eta interesdunari emango zaizkio behin egiaztatuta.
- Gaitasun psikofisikoaren txostena, Bizkaiko gidariei araketak egiteko baimendutako zentro batek igorria probintzia honetan eskatzen bada, eskatzailearen argazki eguneratu batekin batera.
- Duela gutxi ateratako argazki bi, 32 x 25 mm-koak.
- Epailearen ebazpen baten bitartez motor-ibilgailuak eta ziklomotoreak gidatzeko eskubidea kendu ez izanaren eta daukana kontrolpean edo etenik ez dagoenaren adierazpena.
- Eskatu den gidabaimenaren maila bereko beste baimen edo lizentziarik ez izatearen aitorpena, baimen hori Espainian nahiz beste Europako Erkidegoko herrialderen batean igorria izan arren.
- Titularraren adierazpena, baimena benetakoa dela, balio duela eta indarrean dagoela azaltzeko eta horren erantzukizuna hartzeko.
- Trukatu nahi den baimena, horren kopia edo fotokopia.
- Legez ezarritako tasa.
Informazio gehiago lortzeko edo baimenak edo baimen-trukeak eskatzeko ondoko entitatera jo behar da:>