Heziketa derrigorrezkoa eta doakoa da 6 eta 16 urte bitarteko pertsona guztientzat eta bi alditan zatitzen da: lehen mailako hezkuntza eta derrigorrezko bigarren hezkuntza. Gainera, eskaintza zabala dago, gehiena doakoa, 0 eta 6 urte bitartekoentzat eta 16 urtetik gorakoentzat. Hezkuntza zentroetan ez da derrigorrezkoa erlijioa irakastea.>
Durangon zentro publikoak eta itunpeko pribatuak daude adingabekoak matrikulatzeko. Plazarik libre egonez gero, horietako edozein aukera daiteke. Ez dago sexuaren araberako banaketarik.>
Hezkuntza zentroaz gain, hizkuntza-eredua ere aukera daiteke. Hiru eredu daude: A (funtsean gazteleraz eta euskara ikasgaitzat duena), B (gutxi gorabehera ikasgaien erdiak gazteleraz eta erdiak euskaraz dira) eta D (funtsean euskaraz eta gaztelera ikasgaitzat duena). Kasu guztietan beste hizkuntza bat ikasten da (ingelesa) eta kasu batzuetan beste bat (frantsesa).>
Hurrengo ikasturteari begira bada prematrikularako ohiko epe bat eta normalean otsailean irekitzen da. Bi dokumentu bete behar dira (zentroan izena emateko Eskaera Orria eta gurasoentzako Galdeketa). Lehendabizi aukeratutako zentroan ematen dira (nahi den ordenean gehienez hiru zentro aukera daitezke). Gainera, Familia Liburuaren fotokopia bat eraman behar da.>
Komenigarria da erroldaturik egotea eta horren frogagiri bat eramatea, baita haurraren argazkiak eta jaso dituen txertoen kopia bat ere. Diru-sarreren ziurtagiri bat ere erabilgarria suertatzen da.>
Zentroek ikasleak adinez dagokien mailan kokatzen dituzte eta doikuntzaren bat egiten dute, euren ikasketa-mailaren edo hezkuntza-beharren arabera.>
Ikasturtean zehar aukeratzen den zentrora jo daiteke. Zentroak matrikula-eskaera probintziako Eskola Batzordeari igortzen dio eta honek onartu egiten du zentro horretan plazarik badago eta plazarik ez badago beste batera igortzen du.>
Dagokion inprimakia (Ikasle etorkinaren onarpena) bete besterik ez da egin behar eta ondoren, behin zentroa zehazturik, zentro horrek eskatutakoa bete behar da, hurrengo ikasturteari begira eskatzen denarekin bat datorrena.>
DBHko 3. mailatik aurrera (15 urte inguru ), jatorrizko hezkuntza zentroetan ikasketak baliozkotzea eska daiteke.>
0 eta 12 urte bitarteko ikasleen matrikula egiteko zentroak>
12 eta 16 urte bitarteko ikasleen matrikula egiteko zentroak>
16 urtetik aurrera hezkuntza derrigorrezkoa ez bada ere, doako eskaintza zabala daukagu, hiru prestakuntza-ibilbidetan banatuta:>
- Batxilergoa: unibertsitatera edota goi-mailako prestakuntza-zikloetara joateko. Batxilergora sartzeko beharrezkoa da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edota horren baliokidea gaindituta izatea egiaztatzea.
- Ertain-mailako prestakuntza-zikloak: zenbait jarduera profesionalerako gaikuntza eskaintzen dute. Bertara sartzeko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo pareko ikasketak eginda izan behar dira, edo, bestela, sartzeko proba gainditu behar da.
- Goi-mailako prestakuntza zikloak. Horietan hasteko, Batxilergoa edo horren pareko ikasketak eginda izan behar dira, edo, bestela, sartzeko proba gainditu behar da.
- Oinarrizko lanbide-heziketak lan-munduan eta erdi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko oinarrizko kualifikazioa ematen du. Sartzeko, honako baldintza hauek bete behar dira:
- 15 urte beteta izatea, edo urte natural horretan betetzea.
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren maila edo, salbuespen gisa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren maila eginda izatea.
- Irakasle-taldeak gurasoei edo legezko tutoreei proposatu izana ikaslea Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo batean sartzeko.
Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutua>
Atzerritarren kasuan, lehenagoko ikasketak jatorrizko herrialdeekin dauden akordioen arabera egiaztatu eta baliozkotzen dira.>
Lehen mailako hezkuntzan bezala, Hezkuntza zentroaz gain, hizkuntza-eredua ere aukera daiteke. Kasu guztietan beste hizkuntza bat ikasten da (ingelesa) eta kasu batzuetan beste bat (frantsesa).>
Oinarrizko lanbide-heziketaren, ertain- eta goi-mailako prestakuntza zikloen eta batxilergoen kasuan, aurrematrikula maiatzean egin behar da, aukeratutako ikastetxean. Horretarako, izena emateko orria bete, eta nortasun-agiri zein pasaportearen kopia erantsiko zaio. Komenigarria da erroldatuta egotea eta errolda-agiria aurkeztea, bai eta argazkiak ere. Diru-sarreren egiaztagiria ere erabilgarri suertatzen da.>
Maila ertaineko, Goi-mailako eta Batxilerreko herri-ikastetxeak.>
Oinarrizko lanbide-heziketako ikastetxe publikoak>
Matrikula ohiko epetik kanpo egiteko eta informazio gehiago edo arazoren bat konpontzeko Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritza-Ikasle etorkinak onartzeko zerbitzura jo behar da.>
Informazio gehiago edo arazoren bat konpondu nahi bada Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritza-Ikasle etorkinak onartzeko zerbitzura jo behar da.>