Kontsumitzaile guztiek oinarrizko banku-zerbitzuetara sartzeko duten eskubidea da. Hau Europar Batasunean dauden pertsonentzat inklusio finantzarioa bultzatzeko modua da eta bankuen betebeharra da mota honetako kontuak eskaintzea eta hauei buruz informazioa ematea.>
Mota honetako kontuak daudela eta herritarrek hauetara sarrera edukitzeko eskubidea dutela.>
Bankuko beste zerbitzu batzuk ez direla kontratatu behar.>
Kontua nola ireki eta itxi.>
Zer ezaugarri dituen kontuak.>
Zer komisio dituen eta doakoa noiz izan daitekeen.>
Sor daitezkeen eztabaidak edo auziak nola konpontzen diren.>
Edozein kontsumitzailek. Bizileku-baimena ez duten pertsonek ere, beste dokumentu batekin identifika badaiteke, adibidez pasaportearekin.>
Doakoa izango da gizarte zaurgarritasun egoeran edo finantza-bazterketa egoeran daudela egiaztatzen dutenentzat.>
Erabiltzaileak bankuan eskaera aurkeztu behar du. Bankuak jaso, bideratu eta 10 eguneko epean idatziz erantzun behar du onartu edo ukatu egiten duen.>
Pertsona Espainiako banku batean beste kontu korronte baten jabe bada.>
Kontua irekitzea nazioko segurtasunaren edo ordena publikoaren kontra badoa.>
Pertsonak ez badu bankuak eskatzen duen informazioa ematen, kapitalak zuritzeari eta finantzazio terroristari aurre hartzeko araudia beteta.>