Ermuko Udalak baditu zenbait gizarte-zerbitzu, pertsonekin, familiekin eta kolektiboekin esku hartzen dutenak honako gai hauek tartean: informazioa, trebetasun sozialak, autonomia fisikoa eta psikikoa, bizikidetza-harremanak, prestakuntza, lana, maila ekonomikoa, etxebizitza eta gizartean parte hartzea.>
Durangon bizi diren pertsona guztientzako zerbitzuak dira, pertsona horiek erroldatuta egon zein ez, herritartasuna edozein delarik eta bizitzeko baimena duten ala ez kontuan izanik.>
Lehen harrera Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen bitartez egiten da. Gizarte Zerbitzuetara lehen aldiz hurbiltzen direnei bulegoetan zein telefonoz egiten zaie harrera.>
Lehenengo hitzorduan informazioa eta biderapena ematen dira, eta kasuari buruzko hasierako balorazioa egiten da. Beharrezkoa bada, ondorengo hitzorduetan etengabeko esku-hartzeari eutsiko zaio. Eskatzaileari gizarte langile bat esleituko zaio prozesu osorako.>
Eginkizunak:>
- Gizarte eskubideei eta baliabideei buruzko informazioa eta biderapena ematea eta baloratzea.
- Banakoekin eta familiekin esku harzeko planak egitea, pertsona edo familia bakoitzari egokituak, egoera psikikoa eta soziala hobetzeko.
- Babesik eza, arriskua, tratu txarra edota edozein pertsona (emakumeak, haurrak, adinekoak edo bestelakoak) bertan behera uztea.
- Laguntza zerbitzua ematea interesa duenaren etxean bertan.
- Pertsonak, familiak eta taldeak gizarteratzeko esku-hartze egitarauak lantzea, bazterketaren prebentzioa lehenetsiz.
- Partaidetzaz jabearazteko eta hura sustatzeko egitarauak egitea.
- Prestazioen tramitazioa kudeatzea.
- Udalerriaren gizarte beharrak aztertzea, beharrezko baliabideak kudeatzeko edota sortzeko.
>
- Profesional batek emandako banako laguntza.
- Esku-hartze planak edo interesa duen pertsonarekin adostutako hitzarmenak.
- Gizarteratze eta laneratze programak (Auzolan).
- Diru prestazioak.
- Lege aholkularitza orokorra.
- Gizarte eta Hezkuntza-arloan esku hartzeko taldeak: adin-txikikoen eta familien hezitzaileak.
- Eskola laguntza.
- Laguntza Psikologikoa.
- Etxez etxeko Laguntza Zerbitzua.
- Adinekoei laguntza.
- Telelaguntza.
- Eguneroko jarduerak egiteko laguntza behar duten 60 urtetik gorakoentzako eguneko zentroak.
- Adinekoen egoitzan sartzea.
Durangaldeko Merinaldearen Amankomunazgoak eta Durangoko Udalak burutzen den lana etengabea hobetzeko eta berariazko kolektibo bakoitzaren beharrei erantzuteko aipatutako baliabideez gain, beste zerbitzu eta programa batzuk dituzte, eta baita teknikariak ere. Udal teknikari hauen eginbeharra udalaren politika garatzea inmigrazioan, aukera-berdintasunean eta adinduen arloan.>
- Drogamenpekotasunaren prebentzioa: Drogamenpekotasunaren inguruko Plan Lokala eta gai honi buruzko aholkularitza zerbitzuaren koordinazioa.
- Emakume eta gizonen arteko aukera-berdintasuna: Aukera-berdintasunaren inguruan ekintza desberdinak garatzena: Aukera-berdintasunaren Plan Lokala burutzea, gizarte-diagnostikoa, sentsibilizazioa, prestakuntza eta aholkularitza.
- Inmigrazioa: Tokiko Inmigrazio Planak batzen dituen ekintzak burutzea, gizarte-diagnostikoa, sentsibilizazioa, prestakuntza eta aholkularitza.
- Gizarte ekintzan diharduten irabazi-asmorik gabeko erakunde eta elkarteen diru-laguntzak kudeatzea.
- Adinduen astialdia: adinduen udal egoitzak animazio soziokulturaleko ekintza eta zerbitzuak eskaintzen ditu.
>