Inmigración

Turismo Bulegoa

Udalerriko eta bere inguruetako turismoari buruzko informazioa ematen da lau hizkuntzatan:euskera, gaztelania, frantsesa eta ingelesa.

Durangoko, Durangaldeko eta Euskadiko leku interesgarrien berri ematen da: ostatuak, garraioa, kultura…

Bi ibilbide audio-gidatuak eskaintzen ditu, iraganera osteratxoa egiteko eta, bide batez, paseoan, Durangoko lekuez gozatzeko.

Lehenengoan, gure historia eta ondarea ezagutuko dituzu, eta bigarrenean, 1937ko martxoaren 31n, bonbardaketak Durangon utzitako arrastoak ikusi. Zerbitzuaren kostua 1 € da, audio-gidako.

Non?

Durangoko Turismo Bulegoa