Inmigración

Osasun-Txartel Indibidualarekin (OTI)

Ohiko edo urgentziazko asistentzia medikorako eskubidea Osasun Txartel Indibidualarekin (OTI) adierazten da. Egoera erregularrean bizi diren pertsonei ematen zaie.

Non?

OTI, Osakidetza Osasun Zentroetan eskatu behar da ondoko dokumentuekin:

  • Familiaren errolda-agiria, bizitokian elkarrekin bizi diren pertsona guztiak agertzen dituena.
  • Identifikazio-agiria (jatorrizkoa eta fotokopia):
    • Espainiako nazionalitatea duten pertsonek, Nortasun Agiria (NAN) edo familia-liburua, 14 urtetik beherakoak badira.
    • Atzerritarrek, egoiliar-txartela.
  • Osasun-laguntza jasotzeko eskubidea ziurtatzen duen agiria, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak egina.
  • Eskabide-orria.

Datuak egiaztatzen dituenean, Osasun Sailak etxera bidaltzen du txartela.

Txartela ematean, lehen mailako arretako sendagilea eta joan behar den zentroa egokitzen dira.

Erroldaturik egonez gero, eta Euskadi ez den beste autonomia erkidego batean lan egin izanda ere, eska daiteke OTI. Kasu horretan, lan-bizitza eta Gizarte Segurantzako txartela aurkeztu behar dira.

Egoera irregularrean dauden pertsonak

Egoera erregularizatuta ez duten atzerritarrek Osasun Txartel Indibiduala lor dezakete, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta badaude, Estatuan hiru hilabete baino gehiago badaramatzate, baliabide ekonomiko propiorik ez dutenean eta beste edozein bidetatik osasun-babes publikoko sistemarik ez dutenean.

Erroldatuta ez badago, Euskadiko GKEek ahalmena izango dute "erroldatzeko ezintasuna egiaztatzen duen ziurtagiria" emateko, baldin eta egoera administratibo irregularrean dagoen pertsona batek gutxienez 3 hilabete badaramatza Euskadin bizitzen, Euskal Autonomia Erkidegora mugatutako 6 hilabeteko aldi baterako osasun-laguntzaren dokumentu bat lortzeko.

Informazio gehiago

Eusko Jaurlaritzako Osasun Lurralde Ordezkaritza