Inmigración

Larrialdietarako laguntza medikoa

Larrialdietako laguntza medikoa jasotzeko eskubidea estatuko zein atzerriko pertsona orok du, baina osasun-laguntza osoa jasotzeko eskubidea izateko beharrezkoa da Osasun Txartel Indibiduala edota osasun-laguntzarako onarpen-eskaria onartuta edukitzea.

Horiek tramitatu gabe izanda ere jaso daiteke laguntza Osakidetzako zentroen bidez. Horrelakoetan, behin osasun arazoa artatuta laguntza medikoa doakoa izan dadin, osasun-zentro batera bideratuko da pertsona, eskabidea aurkez dezan.

Informazio gehiago

Eusko Jaurlaritzako Osasuneko Lurralde Zuzendaritza

Larrialdietarako laguntzaren ordutegia

Ohiko ordutegian, 8:00etatik 20:00ak arte, osasun-zentroek zaintzako mediku bat dute kasu larriez arduratzeko.

Ordutegi horretatik kanpo eta larunbat edo jaiegunetan, Etengabeko Arretako Guneetara (EAG) edo Galdakao Ospitalera joan beharko da.

112 doako telefonora ere deitu daiteke. Egoera aztertuta, jarraibideak ematen dituzte.

Informazio gehiago

Osakidetzako larrialdi zerbitzua: 944110000.

SIN RELLENAR