Inmigración

Doako Laguntza Juridikoa

Doako Laguntza Juridikoak bermatu egiten du prozedura judizial batean pertsona guztiek aukera izatea beren interesak defendatzeko, nahiz eta ordaintzeko baliabide ekonomikorik ez izan. Hala, laguntza horrek barne hartzen ditu abokatuaren, prokuradorearen eta perituen ordainsariak; buletinetan iragarkiak jartzea, eta abar.

Eskatzen duten pertsonek frogatu egin behar dute baliabide ekonomikorik ez dutela. Gainera, prozedurek juridikoki bideragarriak izan behar dute.

Doako Laguntza Juridikoa eska dezakete espainiarrek, Europar Batasuneko kide diren estatuetako herritarrek, eta Espainian legezko egoitza duten atzerritarrek (hala ere, ez da beharrezkoa erregulartasun-egoera hori zigor-arloko jurisdikzioan, eta asilo-eskaeren eta Atzerritarrei buruzko Legearen gaineko prozesuetan).

Non?

Orientazio Juridikoko Zerbitzua

Informazio gehiago