Erroldatzeak Udal-Erroldan, hiriko bizilagun guztiak agertzen diren erregistroan, izena ematea esan nahi du. Espainiar herritartasuna nahiz atzerrikoa duen pertsona oro erroldatu daiteke, egoera administratibo erregularra nahiz irregularra eta edozein adin eduki arren.>
Udalerrian bizi direnek erregistro honetan eman behar dute izena nahitaez.>
- Izapide ofizial, gizarte laguntza eta laguntza ekonomiko askotan baldintza bat izan daiteke.
- Horri esker, Banako Osasun Txartela eska daiteke, edo adingabeak eskolan sartu edo udalerriko gizarte zerbitzuen laguntza jaso daiteke.
- Pertsona horrek Espainian eta Durangon bizi izan den denbora egiaztatzeko balio du.
- Bizilagunen bizi-baldintzak hobetzeko programetan parte hartzea ahalbidetzen du.
Europako Erkidegokoa ez den atzerritarrak, iraupen luzeko egoitza-baimena, duenak salbu, Udal-Erroldan izen ematea berritu behar du izena eman zuenetik bi urte igaro baino lehen. Ez badu hori egiten, udalak baja eman diezaioke aurretik entzunaldia eman gabe.>
Erroldatzeko beharrezkoa da:>
- Adinez nagusia izatea edo adingabekoa izanez gero baimena izatea.
- Hirian bizitzea.
>
>
Izena emateko inprimakia bete eta sinatu behar da.>
Honako hau behar bezala identifikatzen duen agiri ofiziala aurkeztu behar da:>
- Espainiako herritartasunaren kasuan, Nortasun Agiri Nazionala da (NAN).
- Atzerritarren kasuan indarrean dagoen pasaportea edo bizileku txartela (baita EBko herritarrak izanez gero indarrean dagoen nortasun-txartela) dira identifikazio-agiriak. Adinez txikiek Familia Liburua edo jatorrizko jaiotza-agiria behar dute.
Etxebizitzaren erabilera egiaztatzeko agiri bat aurkeztu behar da:>
- Jabea bada, jabetza-eskritura edo salerosketaren kontratu pribatu berriena edo Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ordainagiri berriena; kontratu berriena edo azken ordainagiria zerbitzu-konpainia batena ( ura, gasa, elektrizitatea, telefono finkoa, etxeko asegurua).
- Indarrean dagoen alokatze-kontratua.
- Aurreko agiriak eduki ezean, errolda-baimena:
- Etxebizitzaren titularraren baimena, beronen NANaren fotokopia eta etxebizitza berea dela ziurtatzen duen agiriren bat: jabetza-eskritura edo salerosketaren kontratu pribatu berriena edo Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ordainagiri berriena; kontratu berriena edo azken ordainagiria zerbitzu-konpainia batena: ura, gasa, elektrizitatea, telefono finkoa, etxeko asegurua.
- Alokairu-kontratua bada, errentariak eman behar du baimena, eta honekin batera bere NANaren edo pasaportearen edo bizileku-baimenaren fotokopia, eta alokairu-kontratuaren fotokopia.
- Establezimendu kolektiboa bada, arduradunaren baimena behar da, honek izenpetuta eta establezimenduaren zigiluaz.
- Aipatu dokumentu guztiak falta izanez gero, idatziz erroldan alta emateko eskatu behar da eta Administrazioak egiaztatuko du datuak eta egoitza egiazkoak diren ala ez.
Adingabeko bat bere gurasoena ez den etxebizitza batean erroldatzen bada, baimen-dokumentu bat egon behar da.>
Bizilekuz aldatuz gero, tramite guztiak egin behar dira ostera ere.>
Erroldan alta ematea edo bizileku-aldaketa barrutiko udal bulegoetan egin behar da.>
Errolda-agiria eska daiteke Herritarren Arreta Zerbitzuan, Internet bidez eta telefono honetara deituz: 94 603 00 00.>