Lana errotzeagatiko bizileku- eta lan-baimena lortzeko, gutxienez bi urtez jarraian Espainian egon izana eta gutxienez sei hilabetez lan-harremanak eduki izana frogatu behar da.>
Horretarako, edozein frogabideren bidez egiaztatu beharko da legezko egonaldi- edo egoitza-egoeran aurretik egindako lana:>
- Besteren konturako lana izan bada, astean 30 orduko lanaldia 6 hilabetez, edo astean 15 ordukoa 12 hilabetez.
- Norberaren konturako lana izan bada, gutxienez sei hilabeteko jarduera jarraitua.
Bestalde, Migrazioen Zuzendaritza Nagusiak lan-administrazioarekin lankidetzan aritzeko baimena eman ahal izango die Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailearen aurrean, edozein frogabideren bidez, azken urtean gutxienez sei hilabetez egoera irregularrean egon direla egiaztatzen duten pertsonei.>
Era berean, pertsonak ez du zigor-aurrekaririk eduki behar ez Espainian, ez jatorrizko herrialdean.>
Lan-sustraitzeagatik Baimen hori lortzeko ez da bisaturik behar eta lan egitea ahalbidetzen du.>
Atzerritarrentzako Bulegoan eskatu behar da.>