Espainian bizilekua edukitzeari dagokionez, erregimen bi daude: Bata Europako Batasuneko herrialde gehienetako herritarrei dagokiena, erkidego-erregimena, alegia. Bestea, gainerako herrialdeetako pertsonei dagokiena da, alegia Atzerritartasunaren Erregimen Orokorra.>
Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria, Zipre, Kroazia, Danimarka, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, , Finlandia, Frantzia, Grezia, Holanda, Irlanda, Italia, Letonia, Lituania, Luxenburgo, Malta, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Errumania eta Suedia herrialdeetako herritartasuna dutenei aplikatzen zaie. Baita Europako Esparru Ekonomikoko herritartasuna dutenei: Norvegia, Islandia eta Liechtenstein.>
Europar Batasuneko edo Europako Espazio Ekonomikoko kideek nahikoa dute Atzerritarren Erregistro Nagusian izena emateko eskaria egitea eta erregistroko ziurtagiria emango zaie, Espainiako lurraldean hiru hilabetetik gorako egonaldia egin behar badute. Horretarako, lana edo baliabide ekonomikoak dituztela frogatu behar dute.>
Erkidegoko Erregimena apaitutako herrialdeetako herritarren ahaide hauei ere aplikatzen zaie:>
- Herritarraren ezkontideari, betiere legezko ezkontza-loturaren baliogabetasunaren akordiorik edo aitorpenik, dibortziorik edo legezko banantzerik ez badago.
- Herritarraren bikotekideari, ezkontzako loturaren pareko lotura du horrekin, betiere egoera hori horretarako ezarritako erregistro publiko batean erregistratuta badago Europar Batasuneko estatu kide batean edo Europako Esparru Ekonomikoaren zati den Estatu batean, eta lotura mota horrek Estatu horretan aldi berean bi erregistro egitea eragozten badu, eta betiere izen-emate hori indargabetu ez bada.
- Herritarraren zuzeneko ondorengoei eta herritarraren ezkontidearen edo erregistratutako bikotekidearen zuzeneko ondorengoei, betiere ezkontza-lotura deuseztatzeko akordiorik edo aitorpenik, dibortziorik edo legezko banantzerik ez badago. Nolanahi ere, ondorengo horiek 21 urtetik beherakoak edota adin horretatik gorakoak herritarraren kargura bizi badira edo ezgaiak badira izango dira.
- Herritarraren zuzeneko aurreko ahaideei eta ezkontidearen edo erregistratutako bikotekidearen kargura bizi diren zuzeneko aurreko ahaideei, betiere ezkontza-lotura deuseztatzeko akordiorik edo aitorpenik, dibortziorik edo legezko banantzerik ez badago.
- Europar Batasuneko herrialderen bateko naziotasuna duten adin txikikoen gurasoei
Europar Batasuneko herritarren senideek Europar Batasuneko herritarren senitartekoen bizileku-txartela eskatu behar dute, eta gainerako atzerritarrak bezala sartzeko baldintzak bete behar dituzte. Era berean, lana edo baliabide ekonomikoak dituztela egiaztatu behar dute (baldintza horiek betetzen ez badituzte, familia errotzeko baimena eskatu ahal izango dute).>
Ematen zaien Baimenak bost urteko indarraldia du.>
Eskaerak besteren kontura nahiz norberaren kontura lan egitea baimentzen du.>
Erresuma Batua Europar Batasunetik irteteko akordioak aurreikusten du herrialde horretako nazionalek eta hirugarren herrialdeetako euren senide nazionalek mantendu egingo dituztela egoitza, lan, ikasketa eta Gizarte Segurantzako eskubideak, baldin eta Espainian 2020ko abenduaren 31 aurretik bizi izan badira.>
Espainian bizi diren britainiarrek eta euren senitartekoek dauzkaten EBko herritarren erregistro ziurtagiriak eta familien txartelak legezko egoitza Espainian dutela ziurtatzeko balio dute. Hala ere, Espainian bizi diren britainiarrek eta euren senitartekoek bizilekuaren agiri uniforme bat (atzerritarren nortasun txartela) eskatu ahal dute, eta haren bidez Irteera Akordioan jasotako eskubideen onuradun direla egiaztatu ahalko dute. Bizileku-agiria lortzeko hauexek dira egin beharrekoak:>
- Aldi baterako erregistro-ziurtagiri baten edo ziurtagiri iraunkor baten titularra bazara, bizileku-agiria polizia-etxean eskatu behar duzu.
- Erregistro-ziurtagiri baten titularra ez bazara, agiri hori Atzerritarren Bulegoan eskatu behar duzu.
2020ko abenduaren 31ren ostean etorri diren britainiar nazionalitateko pertsonek eskubide desberdinak izango dituzte; Europar Batasunaren eta Erresuma Batuaren arteko harreman-akordioak aitortzen dizkietenak, eta, halakorik ezean, Espainiako legediak Europar Batasunetik kanpoko herritar gisa aitortutakoak.>
Erkidegoko egoiliar erregistro-ziurtagiria Polizia Nazionalaren komisariako Atzerritarrentzako bulegoan eskatu eta egiten dute.>
Europar Batasuneko herritarren senideen bizileku-txartela Atzerritarrentzako bulegoan eskatu behar da.>
Atzerritar bat Espainian egonaldian edo egoitza-egoeran egon daiteke.>
Atzerritartasuneko Erregimen Orokor hau Europar Batasunekoak edo hauen senitartekoak ez diren edo asilo eta babesa eskatzen ez dituzten gainerako pertsona guztientzat da.>
Atzerritartasuneko Erregimen Orokorreko baimen guztietarako, orokorrean, aldez aurretik bisa eduki behar da. Interesdunak bisa jatorrizko herrialdean dagoen espainiar misio diplomatikoan eskatu behar du. >
Bi baimen mota daude: Lan- eta Egoitza-baimenak eta Egoitza-baimenak. Atal honetan bigarrena azalduko dugu.>
Egoitza-baimenen artean ondokoak daude:>
- Egoitza-baimena familia biltzeagatik.
- Egoitza-baimena Sustraitze sozialagatik.
- de Egoitza formakuntza errotzeagatik.
- Egoitza-baimena Lan-sustraitzeagatik.
- Egoiza-baimena familia sustraitzeagatik.
- Egoitza-baimena aparteko Egoerengatik edo Egoera humanitarioengatik.
- iraupen luzeko egoitza-baimena.
Beste alde batetik, ikerlanak edo ikasketak egiteko baimena ere badago. Honek ez dakar berekin bizileku-egoera, egonaldi-egoera baizik.>
Txartela fisikoa da. Bertan, Egoitza eta Lan Baimena eta Egoitza Baimena ageri dira. Aipatutako baimenak epai irmoaren bidez ematen direnean eskatu behar da.>
Txartelak pertsonaren argazkia, nortasun aztarna, dagokion Atzerritarraren Identifikazio-Zenbakia (AIZ) eta beste identifikazio datu batzuk daramatza.>