Durangon bi polizia ezberdin daude: Udaltzaingoa, udalaren menpekoa; Ertzaintza, Eusko Jaurlaritzaren menpekoa.>
Halaber, Bilbon Polizia Nazionalaren egoitza dago. Polizia Nazionalak du eskumena atzerritartasunean, naziotasunean, nortasun agiriak emateko... Terrorismo gaietan ere eskumena du.>
Udaltzaingoak eta Ertzaintzak izan ohi dituzte segurtasunari buruzko gainerako eskumenak.>
Larrialdi baten aurrean 112 doako telefono zenbakira deitu behar da; larrialdietarako zenbaki orokorra da. Telefono zenbaki horretan pertsona batek erantzuten du, eta kasuaren arabera, dagokion Zerbitzua (anbulantzia, suhiltzaileak, etab.) ohartarazteaz edo bertara deia bideratzeaz arduratzen da.>
Zure deia Herritarren Segurtasunari buruzkoa bada, operadoreak Ertzaintzari deituko dio zuzenean eta haiek hartuko dute eskaera. Bestela, Durangoko Udaltzaingoari bidaliko dio, gaiaren arabera edo unean uneko egoeraren arabera.>