Espainian lan egiteko Lan- eta egoitza-bisatua behar da. Lan-baimenaren eskaera ez da izapidetuko atzerritarra Espainian irregulartasun egoeran badago.>
Bisatuak jatorrizko herrialdeetako diplomaziako misio espainiarretan eskatzen dira eta salbuespenez beste atzerriko herrialdeetan. Bisatuaren eskaera pertsonala da.>
Enpresa bat irekitzeko edo autonomo edo profesional independente gisa aritzeko, legeri espainiarrak ezarritako baldintza guztiak bete behar dira. Durangaldeko Behargintzako Enpresa atalak ematen du horren berri.>
Jatorrizko herrialdean pertsonalki eskatu behar da baimena. Lortzen diren epeak besteren kontura lan egiteak dituen antzekoak dira.>
Atzerritarrek Lan- eta Egoitza-Baimena euren herrialdeko Diplomaziako Misio Espainiarrean eskatu behar dute.>
Baimena lortzeko modu bi daude eta biak jatorriko herrialdean egin beharrekoak: Lehenengoa Espainian betetzeko zailak diren lanpostuei begira enplegatzaile batek egindako eskaintza arautu baten bidez. Ez da beharrezkoa izango lanpostua betetzeko zaila izatea langileak lehentasunetako bat badu (Espainian ezkontidea izatea, edo aita edo ama, baimena berrituta; edo nazionalitate espainiarreko semea edo alaba bere pentzuan edukitzea,…)>
Halaber, jatorrizko kontratazioen kudeaketa kolektiboaren bidez, langile atzerritarrentzako enplegu-baimenen gehieneko kopuru bat lor daiteke, urtero finkatzen dena eta sektoreka eta eremu geografikoka banatzen dena, merkatu nazionalak bete ezin dituen lanpostuak betetzeko. Prozedura honetako eskaintzak orokorrak dira, eta Espainiarekin akordioren bat duten herrialdeei zuzenduta daude. Gainera, atal honetan hiru hilabeterako lana bilatzeko bisak daude. Enplegua bilatzeko bisa espezifiko hauek espainiarren seme-alaba eta bilobentzat ere badira.>
Besteren kontura lan egiteko Baimena hiru eratakoa izan daiteke:>
- Hasierakoa. Urtebetekoa da, probintzia eta sektore batera mugatua.
- Berritua. Lau urtekoa da, eta lurralde nazionaleko edozein lekutan lan egiteko aukera ematen du, besteren kontura eta norberaren kontura. Horren ondoren, Airaupen luzeko bizileku baimena lor daiteke.
Berritzearen eskaerak ebazten den arte luzatzen du baimena. Administrazioak ez badu ebazpen hori hiru hilabeteko epean ematen, baimena existitu egiten da eta atzerritarrak berritzea eskatzeko eskubidea du administrazio- isiltasun positiboagatik.>
Enplegu-eskaintzan Atzerritarrentzako Bulegoan aurkeztu behar dira Bilbon.>
Espainian bizilekua ez duten atzerritarrek bizitzeko edo lan egiteko bisa eskatu behar dute jatorrizko herrialdeko espainiar misio diplomatikoan.>