MUSIKA TALDEENTZAKO LOKALAK. LANDAKO SOTOAK

Gazteentzako hiru entsegu-lokal kudeatzen ditu Udaleko gazteria-arloak.

Landako 1 kiroldegiaren sotoetan daude.

Haien helburua Durangoko gazteek osatutako talde berriei azpiegitura bat eskaintzea da.

Bere erabiltzeko eskaera Herritaten Arreta Zerbituzaren bidez (H.A.Z ) kudeatzen da (Barrenkale, 17).

LANDAEDERRA

Landaederra Mugarra mendiaren magalean dagoen aterpe bat da.

15 lagunentzako lekua du eta egonaldi laburretarako azpiegitura nahikoa du (sukaldea, bainugela, beheko sua, etab.).

Erabiltzearen kostua eguneko 40 eurokoa da, eta 50 euroko fidantza eskatzen da.

Haurgunea

Haurgunea 2 eta 5 urte bitarteko umeentzako jolas eta elkarbizitza gunea da. Landako Gunean dago eta sarbidea librea da.

Otsailetik Maiatzera bitarteko asteburu eta jai egunetan zabalik dago, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara.

Programazioa: XHTML Erabili CSS2 araudiaren arabera baliozkoturiko estilo-orriak  W3C-WAIko 1.0 webaren edukirako irisgarritasun ildoen AA maila duen bat etortzeari buruzko ikonoa. Diseinu erabilerraza: Eskura21