Durangaldeko eskualdean bizi eta edozein produktu edo zerbitzugatik ordaindu duen pertsonak Kontsumitzailearentzako Informazioa emateko Amankomunazgoko Bulegoa (KIB) du eskura. Bulego hau, Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak eskaintzen duen doako zerbitzua da, non kontsumitzaile gisa pertsonak dituen eskubideak babesten diren.>
Eskubide horien artean honako hauek daude: osasun eta segurtasun arriskuei aurre egiteko kontsumoari buruzko informazioa eta hezkuntza; kontsumitzaileen interes ekonomikoak eta sozialak babestea; babes juridikoa, administratiboa edo teknikoa; izandako kalteak ordaintzea; kontsumo, interesen defentsa, informazioa, parte-hartzea eta hizkuntza bien erabilerari buruzko eskubideen informazioa eta prestakuntza.>
Kontsumitzaileari informazioa emateko bulegoak KIB honako hauen bidez laguntzen dio kontsumitzaileari:>
- Telefonoari, etxebizitzari, aseguruei, bankuko zerbitzuei, etxeko zerbitzuei, bidaiei, hornidura zerbitzuei, laguntza teknikoari eta ibilgailuei buruzko kontsumoaren arloko informazioa. Hau guztia, batzen duen liburuxkak daude kontsumitzaile edo bezeroaren eskura.
- Zerbitzuak erostean edo kontratatzean gerta daitezkeen gatazkak konpontzeko eta eskubideak defendatzeko informazioa edo bitartekaritza lana egitea.
- Eusko Jaurlaritzara erreklamatzeko inprimakiak bideratzea eta zerbitzuak ematen dituztenen aurrean egin beharreko kudeaketa bideratzea (KIB).
- Kontsumoko gaiekin lotutako beste erakunde batzuei buruzko informazioa.
>
Osasun eta administrazio publikoari buruzko gaiak kontsumo eremutik at daude, beraz hauei buruzko erreklamazio eta kexuak dagokien organoetan kudeatu beharko dira.>
Erreklamazio eta bitartekaritza eskaerak KIB bulegoan edo korreo elektronikoz burutu daitezke. Kasu guztietan eskaerarekin batera, beharrezko dokumentazioa (aurrekontuak, kontratuak eta fakturak) aurkeztu behar dira.>
Kontsumoari buruzko galderak bulegoan bertan, telefonoz edo korreo elektronikoz burutu daitezke Euskal Erkidegoan ofizialtasuna duten hizkuntza bietan.>