Inmigración

Drogamenpekotasunaren Prebentzio-Zerbitzua

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoa Drogamenpekotasunen Prebentzio Sailak ondorengo zerbitzuak edota programak eskaintzen ditu:

  • Prebentzio-saioak:
    • Ikastetxeak: Drogamenpekotasunaren Prebentzio-Zerbitzuak Duralgaldeko ikastetxeekin lan egiten du, tabakoa, alkohola, cannabisa eta beste droga ilegal batzuei buruzko prebentzio-tailerrak gauzatuz. Halaber, baloreekin eta sexualitatearekin lotuta dauden gaiak lantzen dira.
    • Gurasoak: balore, heziketa eta drogamenpekotasunekin erlazionatuta dauden gaiei buruzko hitzaldiak antolatzen dira. Hitzaldi hauek gurasoei zuzenduta daude.
    • Komunitate-mailan: jaietan, alkoholemia prebentiboak egiten ditugu, tabako gabeko munduko eguna ospatzen dugu, beste entitate eta elkarteekin lan egiten dugu prebentzio-saio desberdinak garatzeko…
  • Tabakoa gainditzeko kurtsoak: eskariaren arabera, urtero kurtso bat edo bi antolatzen dira.
  • Emakumeentzako antsietate-kontrolaren gaineko kurtsoak: bi urterik behin Durangaldeko osasun zentroekin burutzen dira.
  • Arreta telefonikoa eta pertsonalizatua:
    • Drogei buruzko informazioa, eskatzen dutenentzat.
    • Tratamendu-zentroei buruzko orientabidea.
    • Mendekotasunaren arazoak dituzten pertsonentzako edota haien senitarteentzako arreta: kontsulta pertsonalizatua bada, aurretiko hitzordua eskatu behar da.
Non?

Drogamenpekotasunaren Prebentzio-Zerbitzua