Durangoko Udalak herritarrek mundu osoko herrialdeetako kultura ezagutzea nahi du. Horretarako, hainbat kultura-eskaintza garatzen du. Durango Udalak udalerrian dagoen kultur aberastasuna zabaldu eta bultzatu behar dela uste du, batez ere, jatorri desberdinetako jendea bizi dela kontuan hartuta.>
Kultura Sailak pertsonen interes eta zaletasunari erantzuna eman nahi dien urte osorako egitaraua eskaintzen du. Jarduerak ume, gazte eta helduei zuzendurik daude: erakusketak, tailerrak, arte eszenikoak (zinema, antzerkia, musika eta dantza), hitzaldiak, aste tematikoak, kale egitarauak, azokak, jaiak eta aisialdia…>
Kultur jarduera garrantzitsuenak honako hauek dira:>
- Inauteriak
- Durangoko bonbardaketa
- Pasioa
- San Fausto Jaiak
- Gabonak (Olentzero, Erregeak, Gabonetako Haur-Parkea eta Izotz pista)
Durangoko herriaren kultur gunea da. Bertan, kultur ekintza-programa zabala antolatzen da. Egitarauk arte eszeniko eta ikuskizunarekin erlazionatuta dauden ekintzak batzen ditu.>
Museoak Durangoko eta bere inguruko testigantza materialak eskuratu, kontserbatu, hedatu eta erakusten ditu, ikerketa, hezkuntza eta gozamenerako. Honetarako, hitzaldiak, ikastaroak, erakusketa didaktikoak, arte-obra erakusketak egiten dira. Azken hauek aldi baterako erakusketak edo iraunkorrak, eta bertako edo kanpoko artistek nahiz artista berriek edo ospetsuek egindako erakusketak izan daitezke.>
Bartolome Ertzilla Musika Eskolak musika gustatzen zaizkien edonorentzat zabalik dago. Ez du adin mugarik eta lau urtetik aurrera ikas daiteke.>
Erritmoa eta doinua lantzen dira, gorputz mugimenduen eta herri abestien bidez, proiektu pedagogiko erakargarri eta eraginkorra erabiliz. Gustu guztietako musika-estiloak eskaintzen dira.>
Durangoko Udal Liburutegia herritar guztientzako gunea da. Bertan, informazio, kultura eta ezaguerarako doako sarbidea eskaintzen da. Dagoen material guztia informatizaturik dago, eta liburutegian bertan edo Internetera konektaturik dagoen ordenagailu guztietatik kontsulta daiteke. Liburuak maileguan hartzeko derrigorrezkoa da txartela izatea.>
Honako zerbitzuak eskaintzen dira:>
- Haur eta gazteentzako liburutegia.
- Kulturen arteko Liburutegia (hizkuntza ezberdin eta herri desberdinetako gaiak dituzten liburuak eta materialak).
- Hemeroteka (egunkariak, aldizkariak, komikiak).
- Ekintza kulturalak, tailerrak,…
- Wifi gunea eta Interneterako sarbidea duten lau ordenagailua.
- Munduko Egunkariak: nazioarteko prentsa kontsultatzeko zerbitzua da. Egunero eskaintzen da paperezko formatu inprimatuaz.
- Multimedia Gela: Interneterako sarbidea duten 16 ordenagailu. Liburutegiko erabiltzaileek zerbitzu hau erabil dezakete haien beharren arabera (ofimatika, internet...).
- Ikasteko gela.
Durangoko erabilera anitzeko pabiloia da; eta kultur, kirol eta astialdi ekintzen erreferentea da. Adibiderik esanguratsuena urtero abenduan ospatzen den Euskal Liburu eta Disko Azoka dugu.>
Urte osoan zehar, elkarte pribatuek nahiz publikoek antolatuta, adin guztiei zuzenduta, interes eta gustu guztietako ekintzak burutzen dira. Jarduera hauek musika, kultura, kirola, gastronomia eta ohiturak batzen dituzte.>