Alkate Andrearen Agurra

Gaur egungo gure herriaren testuinguru soziala gero eta zabalagoa da, gero eta pluralagoa. Horregatik, kulturen arteko bizikidetzaren eta aukera berdintasunaren aldeko apustu garbia egin dugu. Halaber, badakigu garrantzitsua dela bizilagun guztiei, autoktono zein atzerritarrei, aukera ematea herriko esparru ekonomikoan, sozialean eta kulturalean aktiboki parte hartu dezaten. Hau dela eta, gure herrian bizitzeko oinarrizko Baliabideen Gida argitaratu eta zuen eskura jarri dugu, etorri berriak zaretenoi lagungarri izan dakizuen gure gizartearen funtzionamendua ezagutzeko.

Era berean, gida honen beste helburu bat da tresna erabilgarria izatea edozeinentzat, herrian dauden zerbitzuak, baliabideak eta bestelakoak ezagutzeko; informazio hori guztia biltzen du-eta.

Beraz, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriez baliatuta, espero dugu gida birtual hau herritarrentzat erabilgarria izatea, eta baita lagungarria ere eten barik aurrera doan berdintasunezko gizarte partehartzailea eta kulturen artekotasuna lortu nahian.

Aitziber Irigoras Alberdi

Alkate andrea

Programazioa: XHTML Erabili CSS2 araudiaren arabera baliozkoturiko estilo-orriak  W3C-WAIko 1.0 webaren edukirako irisgarritasun ildoen AA maila duen bat etortzeari buruzko ikonoa. Diseinu erabilerraza: Eskura21